Osakidetzako lan eskaintza publikoaren ikerketa ixteari helegitea jarri dio LABek
GASTEIZ. Osakidetzako 2017-2018ko lan eskaintza publikoan izandako irregulartasunen gaineko ikerketa amaitutzat jo du Gasteizko 2. instrukzio auzitegiko magistratuak. Auto horri erreforma errekurtsoajarriko dio LABek. Sindikatuaren arabera, zalantza handiak argitu gabe utzita amaitu nahi izan du magistratuak auzia. Instrukzioa luzatzeko asmoz sindikatuak egindako eskaerari ezezkoa eman zion epaileak, eta LABek uste du «oztopo kezkagarria» dela lan eskaintza publiko «garbiak» nahi dituztenentzat. Sindikatuak nabarmendu du herritarrek eskubidea dutela LEP hartan zer gertatu zen jakiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu