Osakidetzak genero-indarkeria kasuetarako protokoloa berrituko du; indartu egingo dituzte lehen mailako arretan eta larrialdi zerbitzuetan genero-indarkeria kasuak hautemateko baliabideak, baita biktimen seme-alabei ematen zaizkien zerbitzuak ere. Datorren urte hasieran jarriko dute martxan, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez.
Emakunderekin batera ari da protokoloa berritzeko lanetan Osakidetza. Orain arte, osasun langileen zeregin nagusia zen genero indarkerien susmoak epaitegiei helaraztea. Protokolo berriarekin, ordea, beste zeregin bat ere izango dute langileek: salaketa jartzera animatuko dituzte biktimak. Horrez gain, emakumeak baimena emango balu, historia klinikoan agertuko litzateke zer gertatu zaien. Gainera, biktimak seme-alaba adingabeak baditu, egoeraren berri emango diete haurren pediatrei.
Egun martxan dagoen programak Zaindu izena du, eta helburu nagusia da espontaneoki genero indarkeriaren zantzuak adierazten ez dituzten emakumeen kasuak hautematea.
Lehenago ere ari da Osakidetza genero-indarkeria kasuak atzematen. 2015ean jasotako datuen arabera, genero indarkeriari aurre egiteko martxan dauden protokoloen bitartez, tratu txarren 761 kasu hauteman zituzten Osakidetzako langileek. Horietatik 386 larrialdi zerbitzuen bidez atzeman zituzten, eta gainerako 375 kasuak, lehen mailako arreta bidez.
Osakidetzak genero indarkeria hautemateko baliabideak indartuko ditu
Emakunderekin batera, genero-indarkeria kasuetarako protokoloa berritzen ari da Osakidetza. Datorren urtean jarriko dute martxan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu