Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Osakidetza kondenatu du iazko udan osasun zentroak ixteagatik eta horrekin langileen «negoziazio kolektiborako oinarrizko eskubidea urratzeagatik». SATSEk jakinarazi duenez, epaitegiak ebatzi du sindikatuekin ez zela aldez aurretik negoziatu, ezta langileen ordezkariei erabakia jakinarazi ere.
Sindikatuak gogorarazi duenez, hiru aldiz zigortu dute Osakidetza langileen negoziazio kolektiborako oinarrizko eskubidea urratzeagatik, eta horrek «agerian» uzten du Osakidetzako zuzendaritzaren «jarrera demokratikorik eza». SATSEren arabera, pandemiaren lehen olatuan ere urratu zen «negoziazio kolektiborako oinarrizko eskubidea», eta, orduan, Osakidetzari eskatu zioten «eskubideak urratzeari uzteko» eta «berriro» ekiteko sindikatuekin negoziatzeari.
Iazko azaroan ere kondenatu zuten Osakidetza, Mahai Sektorialean enpleguaren egonkortasunaren arloan lortutako akordioak «ez errespetatzeagatik».
Osakidetza zigortu dute iazko udan osasun zentroak ixteagatik
Gasteizko epaile batek ebatzi du langileen «negoziazio kolektiborako oinarrizko eskubidea urratu» zela ez zelako sindikatuekin negoziatu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu