Ortuzarrek beharrezko jo du PP «indartsu» egotea

2022ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
PPk bizi duen krisiaz hitz egin zuen atzo Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak: «Gezurra dirudien arren, PP indartsua behar dugu, Espainiako politikak Vox-ena seriotan hartu duelako».

Gogorrago hitz egin du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak: «Bazirudien eztabaida zela boterearen eta ustelkeriaren artekoa, eta, azkenean, boterearen ustelkeriak irabazi du. Garrantzitsuena ez da nork duen PPren lidergoa, baizik eta popularrak sistematikoki erortzen direla ustelkeria kasuetan».

Nafarroako Gobernuko presidente Maria Txibiteren ustez, berriz, PPren barne krisia «ikuskizun lotsagarria» da eta, gainera, politikari «prestigioa kendu» egiten dio. «Egin dezatela egin beharrekoa, baina ordena jar dezatela», adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.