Ortuzar, Leclerc eta Ducassouk ere babesa adierazi diete 'bakegileei'

(ID_13509969) (/EZEZAGUNA) (;)
Bakegileek atzo egindako agerraldia. BERRIA
gurutze izagirre intxauspe
2024ko urtarrilaren 19a
18:09
Entzun

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea, Henri Leclerc Frantziako Giza Eskubideen Ligako lehendakaria, Marie-Christine Vergiat lehendakariordea, Jean-Marie Burguburu Parisko Elkargoko abokatua eta dekano ohia, eta Battitta Ducassou pilotaria batu zaizkie atzoko lehen ehun izenpetzaileei. Jean Noel Etxeberri Txetx eta Beatrice Molle-Haran Luhusoko operazioaren harira irekitako auziaren barruan epaituko dituzte apirilaren 2an eta 3an, eta sostengu kanpaina abiatu dute. Ehun pertsona ezagunen zerrenda aurkeztu zuten atzoko agerraldian, eta beste bost batu dira orain.

ETAren armak, munizioak eta lehergaiak erabili, garraiatu eta atxikitzeagatik epaituko dituzte, Parisko Zigor Auzitegian. 2016an atxilotu zituzten. ETAk behin betiko armagabetzea iragarria zuen ordurako, baina estatuek entzungor egiten ziotela ikusita, gizarte zibilak abiatu zuen armak jasotzeko ekinaldia. Etxeberrik eta Molle-Haranek aitortu zuten armagabetzean parte hartu zutela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.