Orreaga talde abertzaleak ekitaldia antolatu du Pasai Donibanen (Gipuzkoa),abuztuaren 15erako, Askatasunaren egunerako; Altxa burua: Euskal Estatua gara! izango da ekinaldiaren leloa. Santiago plazan, 12:00etanegingo dute ekitaldia,baina, aurrez,Bizkaia plazan bilduko dira, 11:30ean.
«Herri zapalduak duen arrazoiaren indarra metatzeko abertzale guztiei dei egin die taldeak. Adierazi dutenez, Euskal Herriaren egoeraren diagnosiak erakusten du herri okupatu bat» dela eta, horregatik, erabakimena beste batzuen esku dagoela.
Iragana oroitarazi dute ekitaldirako deia egin duten oharrean. Salatu dute aspaldi Euskal Estatua «lapurtu» zutela, eta horrek automatikoki arrazoia ematen diela abertzaleei; justifikazio gehiago gabe. Are, abertzaleek ondorengo zeregina daukatela nabarmendu nahi izan dute: «Guri dagokiguna da frantsesek eta espainolek euren instituzioak guretik ateratzea, hori da gure arrazoiaren indarra». Eta arrazoia armatzat hartzen dute: «Zoritxarrez, indarraren arrazoia da nagusi. Baina arrazoiari uko egiteak ez du zentzurik, tresna garrantzitsu bat delako, askatasunerako arma bat». Espainia eta Frantzia estatuen zilegitasuna ere gaitzetsi dute.