Andoni Txasko. Martxoak 3 elkartea

«Oroimenezko duin bat egiteko borondate politikoa eskatzen diegu»

JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
edurne begiristain
Gasteiz
2023ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Martxoaren 3ko gertakarien memoria gunearen inguruko ika-mikak albo batera utzi, eta adostutakoa betetzeko garaia dela uste du Andoni Txasko Martxoak 3 elkarteko eledunak.

Ikusi gehiago: Oroimenezko zentroaren inguruko korapiloa askatu dute

Zergatik sortu da zalaparta hitzarmenaren inguruan?

Urtarrilaren 26an oroimenezkoaren sorreraren inguruan erakundeek igorri ziguten proposamena onartzekotan geundenean, azken uneko aldaketak zituen beste dokumentu bat bidali ziguten. Guk hasieratik esan genuen ez genituela onartuko Gogora institutuarekin 2021ean lortutako lankidetza hitzarmenari egindako azken orduko aldaketarik, ez zelako onargarria eta serioa.

Beraz, urtarrilaren 26an igorritako proposamena ontzat jo eta ika-mika itxitzat jo duzue.

Bai. Adostutakoa onartzea eskatzen dugu, ez besterik. Proposamen eta kontra proposamen gehiegi egon dira azken egunotan, eta ez dugu gisa horretako eztabaida gehiagorik nahi. Hitzartutakoa itxita dago, eta ezin da aldatu. Borondate politikoa eskatzen diegu behingoz oroimenezko duin bat egiteko.

Zer dio ontzat jo duzuen testuak?

Bi aldeen arteko lan esparru egonkorra sortzeko akordioa da. Funtsean dioena da formulak bilatuko direla biktimen elkarteek zentroaren diseinuan eta definizioan parte hartzea bermatzeko.

Zuek eskatu zenuten fundazioaren ohorezko presidentetza biktimen elkarteko kide baten esku geratzea, baina behin betiko proposamenak ez du jaso.

Kutsu sinbolikoa eman nahi genion ohorezko presidentetza karguari, biktima baten esku utzita. Instituzioek ez dute ongi ikusi, eta guk amore ematea erabaki dugu akordioaren alde.

Espainiako Gobernuak patronatuan sartzeko asmoa agertu du.

Guk ez dugu espazio bat partekatuko biktima izaera ukatzen digun gobernu batekin. Hipokrita da Fraga eta Martin Villaren inpunitatea babestea eta biktimen alde egon nahi izatea.

Ikusi gehiago:Iruñean kereila bat jarri dute 1973ko torturengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.