Oria ibaiaren 600 metrotan Asiako txirla hedatu dela ohartarazi du Uraren Euskal Agentziak

Gipuzkoan lehen aldiz atzeman dute espezie inbaditzaile hori, urte hasieran. Hainbat motatako esku hartzeak egingo dituzte espezie hori zabaltzea eragozteko eta toki batzuetatik desagerrarazteko.

Animalia gogorra da zebra muskuilua; bizitzeko ur azpian egotea ezinbestekoa duen arren, astebete eman dezake uretatik kanpo. URA AGENTZIA.
Irudian, zerba muskuilua; Asiako txirla bezala, espezie inbaditzailea da. URA AGENTZIA
inaut matauko rada
2025eko urtarrilaren 28a
14:50
Entzun

Gipuzkoan lehenengoz atzeman dute Asiako txirla espezie inbaditzailea, Uraren Euskal Agentziak iragarri duenez. Oria ibaian izan da, Aginaga inguruan (Usurbil). Azaldu dutenez, 600 metroko tartean daude, baina zabalpen tartea hiru kilometrora handitu daitekeela ohartarazi dute. Aurrez, Undurragako urtegian (Bizkaia) eta Urrunagako urtegian (Araba) atzeman dute espezie inbaditzaile horren presentzia.

Zebra muskuiluaren antzeko kasua izanda, Euskal Autonomia Erkidegoko Zebra Muskuiluaren Jarraipenerako Batzordearen beste bilera batera deitu dute esku hartzeak koordinatzeko. Uraren Euskal Agentziak adierazi duenaren arabera, neurriak hartuko dituzte txirla hori zabaltzea eragozteko eta zati batzuetan desagerrarazteko: eskuz kentzea, tratamendu kimiko eta termikoen bidez kentzea... Hala ere, adierazi dute ez dutela tratamendu kimikorik erabiliko sistema irekietan, ingurumen arriskuak direla eta.

Oria ibaian, lehenik ikuskapenak eta mugaketak egingo dituzte, «berehala»; beste ibai eta ibar batzuetan, ingurumen DNA teknika erabiliko dute espeziea han dagoen edo ez ikertzeko. Bestalde, prebentzio eta kontrol neurriak hartuko dituzte espeziea Orian ez zabaltzeko, baita beste ibai batzuetara ez iristeko ere.

Neurri horiek garrantzitsuak izango direla gogorarazi dute, azkar eta erraz ugaltzen den espezie bat baita, eta metro karratu batean 10.000 ale egon baitaitezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.