Urtarrilean 25 urte bete ziren ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzi eta alderdiaren Gipuzkoako buruzagia hil zuenetik, eta urteurrenean hura oroitzeko plaka bat jarri zuten hil zuten tabernaren aurrean. Igandean, margo beltzez estalita agertu zen, eta ordu batzuk geroago garbitu zuten, Donostiako Udalak hala eskatuta.
Hori ikusita, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak plakari eginiko «eraso onartezina gaitzetsi» du, eta «elkartasuna, hurbiltasuna eta laguntza» eskaini dizkio familiari, «haren memoriari eginiko erasoaren aurrean». «Bizikidetza demokratikoa eraikitzeko, biktimen duintasunarekiko eta haien memoriarekiko errespetua izan behar dugu oinarri», gaineratu du Artolazabalek, eta biktimei hitzeman die legealdi berrian Jaurlaritza «ondoan» izango dutela.
Jose Luis Arrue PPko Gipuzkoako buruzagiak, berriz, nabarmendu du «gizartearen parte bat gaixo» dagoela eta «gorrotoz» bizi dela.
Ordoñez oroitzeko plakari eginiko erasoa gaitzetsi du Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu