Zer dago jokoan hauteskunde hauetan?
Gure gizarteak erronka asko ditu aurrean. Nire bizitza bakeari eskaini diot, nahiz eta orain bazterketa egoeran dauden gazteengan edo gure herrira iritsi berri direnengan dudan arreta profesionala. Potentzial handiko gizataldea da, eta gizarteratzeko eta laneratzeko tresnak behar ditu. Lehentasunezko gaia izan beharko genuke hauteskunde hauetan.
Zer itxaropen duzu emaitzei dagokienez?
Emaitzetan baino gehiago, biharamunean daukat itxaropena. Ordezkari politikoen ahalegina behar dugu ezberdintasuna murrizteari, feminismoari eta krisi klimatikoari buruzko akordio handiak lortzeko. Lankidetza da ausartak izateko eta erronka horiei erantzuteko bidea.