Irudia. Iruñea
«Ordaina» nahi dute Elhadji Ndiayeren familiarentzat
Bost urte bete ziren atzo Espainiako Poliziak Elhadji Ndiaye senegaldarra Iruñean atxilotu zuenetik. Handik ordubetera, hilik zen komisarian. Auzitegi medikuak biharamunean aurkezturiko txostenaren arabera, «indarkeria zantzurik gabe» hil zen, «kausa naturalengatik». Bosgarren urteurrenaren karietara, Africa United elkarteko kideek agerraldia egin zuten, Ndiaye atxilotu zuten toki berean. «Ez dugu inoiz sinetsi bertsio ofiziala», esan zuen elkarteko bozeramaile Modou Faye Beltxa-k. Egia azaleratzeko eskatu zuten, eta «ordaina» ere bai, Ndiayeren familiarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu