Oposizioko taldeekin bilera sorta bat egiten hasi da Urkullu

jon olano
2021eko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak bilera sorta bat abiatu du oposizioko taldeekin. Atzo, Carlos Iturgaiz PP+C's koalizioko bozeramailearekin batu zen, eta Elkarrekin Podemos-IUren eta EH Bilduren txanda izango da gaur. Hain justu, Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak esan du Jaurlaritza «gehiengo absolutuaren ezkutuaren atzean» ikusten duela, eta espero duela bilera sorta ez izatea «marketin ariketa bat».

Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du batzarren helburua dela «elkarrizketa bideak» eta «zubiak» zabalik izatea oposizioarekin. Voxek bilkura sortatik kanpo utzi du bere burua, baina Zupiriak garrantzia kendu dio: «74 legebiltzarkide geratzen dira elkarrizketan eta akordioan sakontzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.