Oposizio eredua aldatzearen alde agertu da Zaitegi

2018ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean agerraldia egin zuen atzo Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente Nelida Zaitegik, 2015-2017 aldiko Eskola Heziketa txostena aurkezteko.

Agerraldi horretan, Zaitegik nabarmendu zuen irakasleak kontratatzeko lan eskaintza publikoen «sistema aldatu beharra» dagoela, «bai formakuntzari eta bai hautaketa prozesuari dagokienez». Haren arabera, egungo ikasleek «behar berriak» dituzte, eta horrek «irakasleen curriculuma, hezkuntza proiektuak eta profila aldatzea ekarri beharko luke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.