Ontzat jo dute aitatasun baimen berrien dekretua tramitatzea

Erredakzioa
2019ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Harrabots handia eragin duEspainiako Gobernuak legealdia amaitzear aitatasun baimenak luzatzeko asmoz onetsi duen dekretuak, eta Ciudadanos alderdia horren tramitatzea eragozten saiatu da; dekretu hori onesteko aukeratutako modua Konstituzioaren aurka egitea dakarrela argudiatu du. Kongresuko zerbitzu juridikoek, ordea, dekretua tramitatzeko eragozpenik ez dela ebatzi dute txosten batean. Bere bidea egingo du, beraz: Diputazio Iraunkorrean. Izan ere, Espainiako Kongresurako hauteskundeak gainean dira, parlamentua deseginda dago, eta halakoetan erakunde horrek hartzen du tramitatzeen ardura. Dekretu berriaren asmoa da aitatasun baimenak zortzi astera luzatzea. Ciudadanosi kritikak egin dizkiote egunotan hainbat sektoretatik, tramitatzea eragozteko ahaleginekin baimenen luzatzearen aurka dagoela iritzita. Ignacio Prendes parlamentariak, ordea, prozedurari buruzko zalantzak zituztela esan du, eta horiek «argituta» aurrera egin ahal izango dela orain. PSOEk eta Podemosek eutsi egin diete kritikei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.