Onik aurkitu dute Urbasan galdutako abeltzaina

Azienda zaintzera joan zen atzo arratsaldean, eta itzultzen ez zela ikusita, familiak eman zuen abisua. 12:00ak aldera atzeman dute 75 urteko gizona, hipotermia zantzuekin.

Larrialdi zerbitzuek eraman dute 75 urteko gizona. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK.
2019ko maiatzaren 4a
11:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Larrialdi zerbitzuak 75 urteko abeltzain baten bila aritu dira Urbasan, atzotik. 12:00etan aurkitu dute gizona, hipotermia zantzuekin, Nafarroako suhiltzaileek berri eman dutenez. Ameskoabarrenakoa da, eta abereengana irten zen atzo arratsaldean. Etxera itzultzen ez zela ikusita, familiak eman zuen abisua.

Atzo, 22:00ak aldera hasi ziren abeltzainaren bila suhiltzaileak, foruzainak eta Guardia Zibila, Urbasan, Nafarroa eta Arabaren arteko mugan. Gizonaren autoa topatu zuten, baina hutsik zegoen. Goiza argitu ahala, senide eta herritarrak ere ari dira gizona bilatzeko lanetan, eta eguerdian aurkitu dute abeltzaina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.