«Ongizate integrala babesteko ekimena» hitzeman du Mendozak Gipuzkoan

Mendoza eta Asensio, urtebeteko balorazioa egiteko agerraldian. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Mendoza eta Asensio, urtebeteko balorazioa egiteko agerraldian. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
gurutze izagirre intxauspe
2024ko uztailaren 1a
16:15
Entzun

Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak urtebeteko foru gobernuaren jardunaren balorazioa egin du Ignazio Asensio diputatu nagusiordearekin batera. Elkarrekin egin duten urtebeteko ibilia «emankorra» izan dela esan dute. Mendoza: «Aro berri honetan, lehenengo minututik herritarrengana hurbildu gara, baita lurraldeko sare sozial eta ekonomikoarengana ere». Esan duenez, «orain pertsona guztien ongizate integrala babesteko ekimen berritzaileen unea da». Ez du zehaztu zein ekinbide izango diren, baina zaintzaren alorrean eurratsak egin direla azpimarratu du. Pasaiako Adinberriko egoitza, Elgoibarko eta Irungo egoitzei bultzada ematea eta beste aipatu ditu.

Imanol Pradales lehendakariarekin ahaldun nagusiek duten bilera ere izan du hizpide. «Elkarlana» funtsezkoa izango delakoan dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.