ONCE Espainiako zozketak 1.750.000 euro utzi ditu Zarautzen, 81.452 zenbakiarekin. Juan Miguel Lete Izagirrek saldutako 50 boleto izan dira zorteko; boleto bakoitzak 35.000 euroko saria du.
ONCEren arabera, 50 txartel horietako gehienak Zarauzko azoka plazan eta ondoko saltoki, taberna eta kafetegietan saldu zituen Letek.
Duela hamar egun Espainiako zozketak 700.000 laga zituen Donostian, Amara auzoan.