Urtero legez, omenaldia egin diote Juan Paredes Manot Txiki ETAko militanteari Kataluniako Cendanyola de Valles herrian, fusilatu zuten lekuan.
1975ko irailaren 27an hil zuen Txiki Guardia Zibileko boluntarioz osaturiko pelotoi batek. Badajozen jaio zen (Espainia), eta familiarekin Zarautzera (Bizitzera) joan zen txikitan. ETA politiko-militarreko kidea izan zen, eta Francoren diktaduraren kontra borrokatu zen.
Egun beran fusilatu zituzten Angel Otaegi ETAko kidea eta FRAP erakunde armatuko Jose Luis Sanchez Bravo, Xose Humberto Baena eta Ramon Garcia Sanz. Hilketok protesta handiak eragin zituzten Euskal Herrian zein atzerrian.
Txikiren anaia Diegok hitz egin du gaurko omenaldian, eta baita EH Bilduko Iñaki Ruiz de Pinedok ere.
CUPeko Dolors Sabaterrek Txikiren azken gutuna irakurri du.
Horrez gain, hitza eman diote Eduard Garzon militanteari. CDR-ren kontrako Judasoperazioan atxilotu zuten, 2019an. Eta Lola Dolores Lopez Resino presoaren aldeko batzordeko kideak ere mintzatu dira.
Besteak beste, Comissio de la Dignitateko koordinatzaile Pep Cruanyes, eta ERC alderdiko Joan Tarda.
Eusko gudariak eta Els segadors abestuz amaitu dute ekitaldia.