OMEk dio «baztertzailea» dela COVID ziurtagiria

Halaber, txertoaren hirugarren dosia jartzearen aurka agertu da Tedros Adhanom Ghebreyesus OMEren zuzendari nagusia.

Tedros Adhanom Ghebreyesus OMEren zuzendari nagusia. SALVATORE DI NOLFI / EFE
edurne begiristain
2021eko irailaren 14a
20:09
Entzun

OME Osasunaren Mundu Erakundea COVID ziurtagiriaren aurka agertu da gaur. Tedros Adhanom Ghebreyesus OMEren zuzendari nagusiak ohartarazi du ziurtagiri hori abian jartzea «neurri baztertzailea» dela, txertoak eskuratzeko eskubidea ez dagoelako mundu guztian bermatuta. Etorkizunean txertoak eskuratzeko eskubidea mundu osoan bermatuta egonez gero, ziurtagiria martxan jartzeko aukera aintzat hartu beharko litzatekeela gaineratu du OMEren buruak; hori gertatu arte, ordea, ez du egokitzat jo neurri hori.

Halaber, COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jartzearen aurka agertu da. OMEk joan den astean esandakoaren ildotik, Adhanomek azpimarratu du gobernuek gutxienez urtearen amaiera arte atzeratu beharko luketela hirugarren dosia jartzeko erabakia, eta soilik immunoeskasia dutenei jarri beharko litzaiekeela. Gogoratu du 2.000 zientzialari baino gehiagok gaiaz luze eztabaidatu berri dutela, eta ez jartzeko aholkatu dutela, oraingoz, kontuan hartuta munduko herrialde askotan oraindik biztanleen %3 baino gutxiagok jasoa dutela txertoaren lehen dosia. Hori kontuan izanik, dosi gehigarri bat jartzen hastea ez dela «egokia» uste du OMEren zuzendariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.