Olatz Perez de Viñasprek irabazi du II. Gladys saria

Olatz Perez de Viñaspre. M.R / FOKU.
2022ko irailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ELGOIBAR. Olatz Perez de Viñaspre gasteiztarrari eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak II. Gladys saria. Ingeniari Informatikoa da Perez de Viñaspre, eta epaimahaiak aho batez onartu du hura saritzea, ibilbide akademikoari eta etorkizuneko erronkei aitortza egiteko.

EHUko Informatika Fakultatean egin zituen ikasketak, Sistemen Informatikako Ingeniaritza eta Informatika Ingeniaritza, eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduko masterra egin zuen ostean. Gero, masterreko gai beraren doktoretza egin zuen. Irakasle atxikia da egun, ikasketak egin zituen fakultate berean. 2018an Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena sariko ingeniaritza arloko saria jaso zuen, baita I. Ikergazte: Nazioarteko Ikerketa Euskaraz kongresuko sari berezia ere.

Aldundiak, Puntueusek, Danobatgroupek eta EHUko Informatika Fakultateak ingurune digitalean dabiltzan emakume gazteak saritu nahi izan dituzte. EHUko Informatika Fakultatean emango diote saria, irailaren 27an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.