Olatz Arrietak jaso du Euskal Kazetaritza Sarietako Euskal Kazetariak saria
BILBO. Euskal Kazetaritza Sariak banatu zituzten atzo. Olatz Arrietak Euskal Kazetariak ataleko saria jaso zuen. Mugarik Gabeko Kazetariak gobernuz kanpoko erakundeak Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell saria jaso zuen. Giza Instituzioa saria Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzat izan zen. Pikara Magazine agerkariak kazetaritza digitaleko saria jaso zuen, eta Julen Rekondok, ingurumenaren arlokoa. Ibilbide profesionala goraipatzeko saria Elixabete Garmendiak jaso zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu