Olanok adierazi du estatus politiko berri baten beharra dagoela

Salatu du Espainiako Gobernuak ikuspegi «birzentralizatzailea» erabili duela pandemian eta Europako funtsen kudeaketan

Gipuzkoako ahaldun nagusia, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
Jone Bastida Alzuru.
2021eko irailaren 29a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Batzar Nagusietan politika orokorreko saioa egin zuten atzo, eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak estatus politiko berri baten beharra azaleratu zuen. Haren arabera, Espainiako Gobernuak ikuspegi «birzentralizatzailea» erabili du pandemiaren eta Europako funtsen kudeaketan, eta horrek «areagotu» egin du estatus politiko berri baten beharra.

Olanok «bide propioaren» alde egin zuen, «bere borondate demokratikoa gauzatzeko eta bere izaera nazionala errespetatua izateko». Horrez gainera, azpimarratu zuen euskal autogobernuaren zilegitasuna defendatzen jarraitu behar dela, «beharrezko akordioak bilatuz», baina euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko duen borondateari «uko egin gabe». Halaber, gobernantza kolaboratiboa «funtsezko elementutzat» jo zuen Olanok etorkizuneko politika sozialetan eta ekonomiaren alorreko eraldaketan sakontzeko. Oposizioak «herritarrei bizkarra ematea» leporatu zion Olanori. Halaber, Juan Karlos Izagirre EH Bilduko eledunak Olanori eskatu zion erabakitzeko eskubideari buruz zer esan bainoago EAJ zer egiteko prest dagoen argitzeko.

Araban, elkarlanerako deia

Arabako Batzar Nagusietan politika orokorreko saioaren bigarren eguna zuten atzo, eta EH Bilduko eledun Kike Fernandez de Pinedok Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiari erantzun zion. Esan zion koalizioa prest dela foru gobernuarekin elkarlanean aritzeko, baina salatu zuen gobernuak orain arte «alde bakarrez» jardun duela eta ez duela erakutsi akordiorako prestasunik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.