Okzitaniera-gaskoia aipatzen hasita, komeni da zenbait termino argitzea.
Gaskoi ala okzitano?
Zein da adiera egokia, gaskoi ala okzitano? Okzitaniar Erakundea sortu zenean hasi zen Okzitaniaren eta okzitanieraren nozioa zabaltzen. Aci Gasconha elkartean eta Gaskoiaren Akademian, gaskoi izaera azpimarratzen dute; hala ere, okzitaniar kulturaren barnean, beste eragile batzuek okzitaniera terminoa hobesten dute, eskualde linguistiko zabal bat identifikatzen duelako. Euskal Elkargoak okzitaniera-gaskoia erabiltzea erabaki du, osotasun horretan tokiko berezitasuna azpimarratzeko.
Xarnegu eremua
Gaskoierazko sharnego/a adjektibotik eratorria, mestizo erran nahi du. Zenbait eremutan mespretxuzkoaa izan daiteke, baina Ipar Euskal Herrian, euskara eta gaskoia nahasten diren eremua izendatzen du. Ez da eremu mugatu bat, ez baitio errealitate histokiko eta administratibo bati erantzuten. Gaur egun, Bidaxune inguruko herriak kokatzen dira nagusiki eremu horretan, baina garai batean Lapurdiko Miarritze edo Zuberoako Montori ere xarneguak zirela erran zitekeen.
OKZITANIERA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu