Espainiako Gorteetarako hauteskundeak / Biharamona
"Oinarri sendoa" dutela, eta beste behin ere "miraria" egin dutela nabarmendu du Otegik
Arnaldo Otegi Bergarako ekimeneko sustatzaileak esan du "120.000 inguru izan direla autodeterminazioaren alde" eman diren botoak. Otegik azpimarratu du ezker abertzaleak "oinarri sendoa" duela eta beste behin ere, "miraria" egin dutela. "Ea Euskal Herrian beste zein alderdik lortzen dituen halako emaitzak gu gauden egoeran", nabarmendu du Otegik, eta "datu hori kontuan hartzekoa" dela ohartarazi.
"Guk atzo beste mirari bat egin genuen. Guk atzo esan genuen nolabait ere, ea zein beste alderdik lortuko lituzkeen Euskal Herrian, gu gauden egoeran, halako emaitzak. Guk jende asko daukagu kartzelan, gure botopapera ilegala da, ez gara egon telebistan, ez dugu tarterik eduki, apartheid izugarri bat jasan dugu irratietan eta telebistetan, eta atzo berriz ere frogatu zen ze indar duen ezker abertzaleak eta ze motatako esparru sozial, herritar eta elektorala mantentzen dugun. Nik uste dut hori kontuan hartzekoa dela", adierazi du Otegik Euskadi irratian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu