Libre da libre Oihana Mardaras Bilboko presoa. Barakaldon jaio zen Mardaras, 1988. urtean. 2009ko ekainaren 30ean atxilotu zuten Frantzia iparraldean, Ibai Mateorekin batera, lapurtutako auto batekin istripua izan ondoren. Parisen talde armatuko kide izateagatik lau urteko espetxe zigorra jarri zioten. Zigorra beteta Espainiaratu zituzten Mardaras eta Mateo.
Joan den irailean jarri zion zigorra Auzitegi Nazionalak, EITBren egoitzari eraso egitea egotzita. 29 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina Auzitegi Gorenak atzera bota zuen erabaki hori; absolbitu egin zuen, Auzitegi Nazionalaren erabakia "intuizio subjektibo" batean oinarritu zela argudiatuta.
Oihana Mardaras kalean dago, Santutxura goaz!!! #batgutxiagopic.twitter.com/W9e1nqBWDp
— Xabat #28akereLibre (@xa1stx) April 23, 2015