Elikadura

Oihan Txiki Koop-en gaztak merkatutik kendu ditu Jaurlaritzak

Madrilen meningitis kasu bat atzeman ostean, ardi gazta gordinarekin Orexako (Gipuzkoa) artzainen kooperatiban egindako pasta biguneko gaztak erretiratu ditu Osasun Sailak.

2018ko otsailaren 6a
19:48
Entzun

Jatorrian listeria monocytogenes bakteria zuen meningitis kasu bat atzeman dute Madrilen —gaixoa sendatzen ari da—, eta Oihan Txiki kooperatibak ardi gazta gordinarekin egiten dituen pasta biguneko gaztak sorta guztiak merkatutik kentzea erabaki du Jaurlaritzak. Gutizia, Txuria eta Beltza izeneko gaztak kendu dituzte merkatutik, Osasun Sailaren arabera. Etxean gazta hori dutenei botatzeko eskatu die; eta jan badute, medikuarengana joateko, zerbait ezohikoa sentitzekotan.

Espainiako Kontsumorako, Elikadura Segurtasunerako eta Nutriziorako Agentziak berri eman du Euskal Herrian ekoitzirako ardi esne gordindun gazta baten ondorioz meningitis kasu bat atzeman dutela. Gazta Ohian Txiko kooperatibak ekoitzitakoa dela ondorioztatu ondoren erabaki du Jaurlaritzak hura merkatutik kentzea. Gazta horiek Euskal Herrian ez ezik Katalunian eta Madrilen ere saltzen dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.