Oier Oaren auzia gibelatu du Baionako epaileak

2021eko irailaren 8a
00:00
Entzun
BAIONA. Larresoron (Lapurdi) bizi zen Oier Oa azken urteetan. Iragan azaroan, Frantziako Poliziak atxilotu zuten, bideko kontrol batean, eta Frantziako Estatuan egoteko debekua urratzeagatik auzipetu zuten. Atzo epaitzekoa zuten, baina auzia gibelatzea onartu du epaileak, Oaren abokatuaren eskaerari jarraikiz. Datorren otsailaren 15ean epaituko dute, beraz.

Izan ere, Oak Frantziako Estatuan egoteko debekua kentzeko eskatu dio Parisko Auzitegiari. Datorren azaroaren 8an helegitea aztertuko du Parisko Auzitegiak. Auzia «integrala» izateko, Parisko Auzitegiaren erabakia itxarotea ezinbestekotzat jo du haren abokatuak. Hala, debekua urratzeagatik otsailean epaituko dutelarik, Parisko Auzitegiaren epaia izanen dute esku artean.

Frantziako justiziak bizi guziko lurralde debekua ezarri zion 2015ean; harrezkero ez du eskubiderik Iparraldean egoteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.