Oier Oa errudun jo dute, baina ez dute zigortuko
BAIONA. Frantziako Estatuan egoteko lurralde debekua urratzeagatik erruduntzat jo dute Oier Oa euskal preso ohia, baina ez du zigorrik izanen. Amaia Rekarte abokatuaren hitzetan, bi irizpide bete behar dira halako erabaki bat izateko: batetik, lege urraketa ez dela gehiago indarrean, eta, bestetik, epaitutako pertsona «errehabilitatua» izan dela. 2020ko azaroan atxilotu zuen Frantziako Poliziak Oa, Larresoroko (Lapurdi) etxetik Baionako Bernat Etxepare lizeora lanera zihoalarik. Joan den otsailean epaitu zuten, Baionako Auzitegian, eta 600 euroko isuna emateko eskatu zuen prokuradoreak. Azkenean, zigorrik ez ematea erabaki du epaileak. Anartean, Frantziako Kasazio Auzitegiaren erabakiaren beha dira, Oaren kontrako lurralde debekua kentzeko prozeduraren harira defentsak ezarri duen helegiteari buruz. Parisko Dei Auzitegian egin zuten debekua kentzeko eskaera, baina hura ez aztertzea erabaki zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu