Larresoron (Lapurdi) bizi zen Oier Oa azken urteetan. Iragan azaroan atxilotu zuen Frantziako Poliziak, bideko kontrol batean, eta Frantziako Estatuan egoteko debekua urratzeagatik auzipetu zuten. Iragan martxoan, Baionako prokuradoreak zigor proposamen bat egin zion: lau hilabeteko espetxe zigorra, gibelapenarekin. Baina Oak ez zuen onartu zigorra, eta debekua urratzeagatik gaur epaitu beharra zuten. Amaia Rekarte haren abokatuak, berriz, auzi saioa gibelatzeko eskatu dio epaileari, datorren azaroaren 8an Frantziako Estatuan egoteko debekuaren helegitea aztertuko baitute Parisko Auzitegian. Auzia «integrala» izateko, Parisko Auzitegiaren erabakia itxarotea ezinbestekotzat jo du Rekartek. Hala, otsailaren 15ean epaituko dute debekua urratzeagatik, Baionan, Parisko Auzitegiaren erantzuna jaso ostean.
Frantziako justiziak bizi guziko lurralde debekua ezarri zion 2015ean, eta harrezkero ez du eskubiderik Iparraldean egoteko. Baionan egiten zuen lan, Bernat Etxepare lizeoan. Haren sostenguz, ikasleek elkarretaratzea egin dute eguerdian, lizeoan.
Oier ebatsi digute, alaitasuna ez.
— Selaurua Betez (@selauruabetez) September 7, 2021
Oier gurekin orain! pic.twitter.com/euDidP43Rb