Oier Gomezen alde segituko dute Sarek eta Bagoaz-ek

Euroaginduari buruzko epaiketa izango da hilaren 26an, eta Gasteizen eta Baionan elkarretaratzera deitu dute

2017ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Frantziako epaile batek datorren astelehenean jakinaraziko du Oier Gomez euskal presoaren zigorra etetearen alde dagoen ala ez, eta Sarek egun horretarako batzar informatibo batera deitu du Gasteizen —Andre Maria Zuriaren plaza, 19:00—. Gaixotasun larria du Gomezek, eta, herenegun, epaileak kasua aztertu zuen. Zigorra etenda ere, preso jarraituko luke, hilaren 26an euroaginduari buruzko epaiketa egin arte. Egun horretarako, elkarretaratzera deitu dute Sarek, Gasteizen, eta Bagoaz-ek, Baionan.

Oiertxo SOS plataformak elkartasun eguna antolatu du biharko Gasteizen, eta deialdiarekin bat egin du AEMk. Gomezen askatasuna eskatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.