Iñaki Oiarzabal PPko justizia, eskubide eta askatasunen arduradunak esan du, Espainiako Gobernuari esker gero eta gehiago direla«gizarteratze bideak» hartzen dituzten presoak, eta gaineratu du «dozenaka» preso daudela ETAren eta ezker abertzalearen estrategia «manikeotik»aldentzeko gogoz. Oiarzabalen ustez, «ETAk Langraiz bidea ito nahi du», eta ezker abertzaleak bide bera jarraitzen duela ere esan du. PPk, berriz, «gizarteratze bideak» babesten dituela azpimarratu du Oiarzabalek.
PPko ordezkariak «oso garrantzitsutzat» jo ditu Iñaki Rekarte preso ohiak elkarrizketa batean egindako adierazpenak. Hain zuzen, Arnaldo Otegi «koldar» bat dela eta ez dela «bake gizona» esan du. Oiarzabalen ustez, hitz hauek«hausnarketarako bide bat» irekiko dute gizartean.
Oiarzabal: «ETAk 'Langraiz bidea' ito nahi du»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu