DONOSTIA. Gure Esku Dago-ren barruan jarraituko dute lanean Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek, baina dagoeneko ez dira izango plataformako bozeramaile. Sei urtez zeregin horretan aritu ondoren, lehen lerroa uztea erabaki dute biek.
Gure Esku Dago martxan jartzearekin ia batera hartu zuten haren gidaritza Oiarbidek eta Nikolasek. Estatus politikoari buruzko eztabaida sortzea izan da mugimenduaren helburu nagusietako bat, eta hori lortutzat eman du Oiarbidek. «Eztabaidak Euskal Herri osoa hartu du, eta harago ere joan da. Esan dezakegu emaitza oso positiboa izan dela».
Martxoaren 31n egingo du GEDek hurrengo ekitaldia, eta etapa berri baten hasiera iragarriko dute, «pauso berriak eta eraginkorrak emateko determinazioarekin». Orduan aukeratuko dute zuzendaritza berria ere.
Oiarbidek eta Nikolasek ez dute eledun segituko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu