Ohartarazi dute arriskuan egon daitekeela Arabako kontzejuen etorkizuna

Erredakzioa
Gasteiz
2013ko irailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Gobernuak egin asmo duen administrazioaren erreforma aplikatuz gero, Arabako kontzejuen etorkizuna arriskuan egon daitekeela ohartarazi du Javier Argotek, Arabako Kontzejuen Elkarteko presidenteak. «Arabako kontzejuak estatukoekin parekatzen ditu. Espainiako Gobernuak asmo argia du erreforma honekin: administrazioa uniformatzea eta zentralizatzea».

Hori ikusirik, neurriak hartzeko eskatu dio Arabako Foru Aldundiari. «Espero dugu jakingo duela bere eskumenak defendatzen eta kontzejuak Espainiako Gobernuaren erabakien eta nahien menpe ez uzten». Izan ere, Argotek gogorarazi du kontzejuek aspalditik dutela independentzia administratibo eta ekonomikoa. «Herritarren artean oso errotuta daude, haientzat ezinbestekoak diren zerbitzuak kudeatzeaz eta eskaintzeaz arduratzen baitira. Halaber, ezinbestekoak dira Arabako nekazaritza guneei eusteko. Estatuarentzat, gainera, ez dute inongo kosturik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.