Gaztela eta Leongo Juntako (Espainia) presidenteorde Juan Garcia-Gallardok Garoñako zentral nuklearra berriz martxan jartzeko asmoa agertu duela eta, EH Bilduk iragarri du datorren astean Espainiako Senatuan Idurre Bideguren senatariak Espainiako Gobernuari eskatuko diola «eztabaida behingoz alde batera uzteko eta Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeari uko egiteko».
Horrez gain, «gasari eta energia nuklearrari atea erabat ixteko» eskatuko dio Bidegurenek Espainiako Gobernuari, eta, horrekin batera, «deskarbonizazio prozesu bati» heltzeko ere bai.
Nuklearren eztabaida bazter uzteko eskaera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu