Nuinek dio PSNk hanka sartuko duela UPNrekin gobernua osatuz gero

UPNren alternatiba izango den gobernua osatzeko «zailtasun objektiboak» daudela aitortu du Ezkerrak

Erredakzioa
Iruñea
2011ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Jose Miguel Nuin Ezkerrako legebiltzarkidearen iritzian, PSNk hanka sartuko du, UPNrekin gobernua osatzen badu: «Hanka sartze larria izango da». Nuinek onartu egin du UPNren alternatiba izango litzatekeen gobernua osatzeko «zailtasun objektiboak» daudela, baina gogora ekarri du aukera bakarra ez dela PSNren eta UPNren arteko akordioa. Hala gertatuko balitz erabakiak ez liratekeela Nafarroako Legebiltzarrean hartuko ohartarazi du.UPNk eta Yolanda Barcinak gai estrategiko guztietan nahi dutena egiteko aukera izango luketela azpimarratu du, eta PSNri ohartarazi dio bera «lotuta» egongo litzatekeela gobernu horri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.