Pandemiaren azken asteetako joera txarra ikusita, positiboak izan daitezkeenak eta sintomarik ez dutenak atzematea dute helburu. Dariasek erabakiaren garrantzia azaldu du: «Oso garrantzitsua da norberberak diagnostikoa egiteko neurriak ezartzea, saltzeko aurrez medikuak agindu beharra langa bat baitzen. Komeni da norberak diagnostikoa egiteko produktuen artean sartzea, farmazian medikuak aurrez agindu gabe lortzeko».
Dariasek esan du datorren astearteko Ministroen Kontseilura eramango duela norberak diagnostikoa egiteko osasun produktuen salmenta eta publizitatea arautuko dituen errege dekretua. «In vitro» motako testak dira baimenduko dituztenak. Gainera, salmenta ez ezik, publizitatea egitea ere legezkoa izango da aurrerantzean.
Aurrez ere hainbat autonomia erkidegok eskatu zuten testak farmazietan eskuratzeko aukera izatea. Dariasek irizpide aldaketa azaldu du esanez orain dela gutxi arte profesionalek erabiltzeko adina bakarrik zeudela; orain, berriz, norberak diagnostikoa egiteko testak merkatuan daudenez, Dariasek irizten dio horiek arautzeko beharra dagoela.
Koronabirusa
Norberak diagnostikoa egiteko testak baimenduko dituzte
Datorren astean baimenduko dituzte, eta botiketan egongo dira salgai. Legezkoa izango da publizitatea ere Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, baimendu egingo dituzte norberak bere burua diagnostikatzeko testak. Botiketan egongo dira salgai; ez da beharrezkoa izango medikuak preskribatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu