«Norabide estremista eta erradikala» alboratzeko eskatu dio PSNk UPNri

2019ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
IRUÑEA. ETAk hildako Francisco Casanovari omenaldia egin zioten herenegun Berriozarren, eta, bertan, Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariari kritikak eta irainak egin zizkioten. Atzo, PSNk UPNri eskatu zion bizikidetzaren arloan hartutako «norabide estremista eta erradikala» uzteko eta ez erabiltzeko «tresna politiko» gisa. UPNk, ordea, PSNri egotzi dio «zinismoz» jokatzea, eta biktimak «errespetatzeko» erantzun dio. Geroa Baik irainak arbuiatu ditu, eta ETAren biktimak «erabiltzea» kritikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.