New Yorkeko Eusko Etxeko presidenteak dimititu du
NEW YORK. Dimisioa eman du New Yorkeko Eusko Etxeko presidenteak, Aitzol Azurtzak. Radio Euskadi irratiak jakitera eman duenez, «arrazoi pertsonalak» medio utziko du kargua, eta ez du loturarik aste honetako ika-mikarekin. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen bideo bat emanez gero Eusko Etxearen ehungarren urteurreneko ekitaldian ez zuela esku hartuko esan zien antolatzaileei Iñigo Urkullu lehendakariak. Azkenean bideoa eman ez, eta Urkulluk esku hartu zuen. Gertaera horiekin loturarik ez duela, eta ikasketak bukatzeko utziko duela postua azaldu du Azurtzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu