Ertzaintzak 27 urteko mutil bat atxillotu du gaur goizean Donostiako erietxe batean, aurretik neska-lagun ohia jo duelakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, medikuak emakumezkoa artatzen ari zirela atzeman dute ustezko erasotzailea, egongelan, goizeko laurak aldera.
Herrizaingo Sailak dioenez, mutilak bultzatu egin du neska, eta hau lurrera erori da. Biktimak gorrituta zeuzkan aurpegia eta lepoa, eta gorputzean hainbat lesio dauzka.
emakumeen aurkako indarkeria
Neska-lagun ohia jo izana egotzita, mutil gazte bat atzeman dute Donostian, erietxean
Medikuak emakumezkoa artatzen ari zirela atxilotu dute ustezko erasotzailea, egongelan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu