Nerea Aranburu. (Donostia, 1994)
Erizaina da ogibidez Nerea Aranburu, eta buru osasunean ari da lanean. Hortaz, sare sozialak ez ditu ofiziorako erabiltzen, afizio gisa dituen umorerako eta antzerkirako baizik. Hirurak uztartzen ditu martxan dituen proiektuetan. 2018an sortu zen Barrexerka emankizunarekin dabil, beste zenbait lagunekin batera antzerkia, bakarrizketak eta umorezko esketxak tartekatuz. Gainera, Atzean Zuloa proiektuaren baitan, euskaraz umorezko bideoak ipintzen ditu Youtuben. 5.000 jarraitzaile pasatxo ditu Twitterren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu