Neomakek Herri Urratserako egindako abestia aurkeztu dute: 'Hor gaude'

Maiatzaren 12an izango da Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia, eta bertan lortutako dirua Beskoitzeko ikastolarentzat izango da.

Irati Urdalleta Lete.
2024ko martxoaren 7a
12:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Bi hilabete pasatxo falta dira Herri Urratserako: maiatzaren 12an egingo dute Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia. Gaur, Herri Urratsentzat Neomak taldeak egindako abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte. Hor gaude izena du abestiak, eta Nerea Ibarzabalena da letra.

Neomak taldea izan zen iazko Herri Urratseko kontzertuetan parte hartu zutenetako bat, baina emanaldia behin baino gehiagotan eten behar izan zuten, euri jasa handia zela eta. Orduan pentsatu zuten haiei proposatzea aurtengo kantua egiteko lana.

Urtero legez, aurten ere milaka euskaltzale elkartuko dira Senpereko lakuaren (Lapurdi) bueltan. Bertan bilduko duten dirua Beskoitzeko (Lapurdi) ikastola berria eraikitzeko izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.