Nekane Txapartegik bideokonferentzia bidez deklaratuko du asteazkenean

2019ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
BERNA. Nekane Txapartegi asteasuarra deklaratzera deitu dute datorren asteazkenerako, Espainiako Auzitegi Nazionalak haren kontrako auzi bat zabaldu duela eta. Bideokonferentzia bidez deklaratuko du Bernatik, Suitzako hiriburutik, herrialde hori baitu bizilekua. Egun horretarako, elkarretaratzera deitu dute Asteasuko plazan (Gipuzkoa), 19:30ean. 18/98 sumarioan epaitu eta zigortu zuten, 2009an, eta urte eta erdiz preso egon zen Suitzan, 2017ko irailean Espainiako auzitegiek haren kontrako auzia preskribatutzat jo zuten arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.