Operazioak zabalik jarraitzen duela jakinarazi du Espainiako Barne Ministerioak. Gobernuaren arabera, Espainiako Poliziak eta Suitzako Polizia Federalak elkarlanean Zurichen eginiko operazio batean atxilotu dute.
18/98 sumarioko Xaki atalean auzipetu zuten Txapartegi, eta epaiketan salatu zen torturapean deklaratu zuela. Azaldu zuenez, Intxaurrondoko kuarteleko guardia zibilek atzeman zuten, eta Tres Cantoseko komisarian elektrodoak eta poltsa ezarri zizkioten. Bortxatu ere egin zuten, baina auzitegi medikuari ez zion gertatutakoaren berri eman (bideoa, gaztelaniaz).
[Youtube]https://youtu.be/8Y67p5TR4pM[/Youtube]
Haren aurkako euroagindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak 2012ko abenduaren 3an. ETArekin lotura duelakoan atzeman dutela nabarmendu du Barne Ministerioak.