Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratuko zerbitzuburuek elkarretaratze labur bat egin zuten atzo goizean, beste behin, Donostia ospitalearen atarian, eta iragarri zuten elkarretaratzeak egiten jarraituko dutela Osakidetzako zuzendaritzarekin duten negoziazioa «behin betiko bideratuta» geratu arte.
Abenduaren 18an izan zuten bi aldeek azken bilera, eta harremana mantendu dute ordutik, baina prozesua «itxi gabe» dagoela azaldu dio BERRIAri Felix ZubiaDonostia ospitaleko ZIUko zerbitzuburuak. Hortaz, «prozesua itxita eta sinatuta egon artean biltzen jarraituko» dute, adierazi duenez.
Osakidetzako zuzendaritzarekin egindako bilkurarabost eskaera eraman zituzten zerbitzuburuek: Donostialdeko ESIaren erreferentzialtasunari eustea eta OnkologikoaESIan integratzea, profesionalak egonkortzeko neurriak hartzea, zerbitzuetan egiten den lana «maiztasunez» ebaluatzea, mahai tekniko bat eratzeaESIaren estrategia definitzeko eta zuzendaritzak bertako profesionalak ezagutzea. Orain, bileraren aktarekin batera, bost puntu horietako bakoitzerako landu beharreko «neurriak» bidali dizkiote zerbitzuburuek zuzendaritzari, «kronograma» batean. «Eskatu duguna da horiek ez daitezela denboran gehiago luza; izan daitezela epe batzuetan eta epe normal batean egituratzeko gauzak. Akta hori sinatu zain daude, beraz, zerbitzuburuak.
Eskaerak Osasun Sailari ere
Beste bi eskari ere egin zituzten zerbitzuburuek; Osakidetzarentzat bainoago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarentzat. Batetik, Biodonostia Osasun IkerketaInstitutuari izena ez aldatzeko eskatu diote. «Pentsatzen dugu horren galera kaltegarriaizan daitekeela. Marka ezaguna da, eta, aldatuko balitz, galera bibliografiko bat ere izango litzateke», argudiatu du Zubiak.Bestetik, BAME barruko mediku egoiliar izateko prozesuaren ondorengo prestakuntzaarautu bat onardezaten nahi dute.
Osakidetzarekin duten harremanaz, Zubiak esan du harreman «jarraitua» dutela, eta badaukatela «borondatea» bi aldeek. «Orain, hori egituratzea falta da», ñabartu du.
Abenduan piztu zen krisia Donostialdeko ESIan, Osakidetzak Itziar Perez zuzendari kudeatzailea eta Idoia Gurrutxaga zuzendari medikua kargugabetu ondotik. Erabakia jakin eta berehala, bilera bat egin zuten hango zerbitzuburuek, eta elkarretaratzea egin zuten Donostia ospitalearen aurrean.
Osasun sistema publikoa. Protestak
Negoziazioa «bideratuta» egon arte protestan segituko dute Donostia ospitalean
Elkarretaratzea egin dute berriro ere. »Kronograma» bat bidali zioten Osakidetzako zuzendaritzari, eta horren erantzuna jaso zain daude
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu