NBEk 'Cabacas auziaz' eta Txapartegiren tortura kasuaz galdetu dio Espainiari

2017ko abenduaren 21a
00:00
Entzun

GENEVA. Nazio Batuen Erakundeak Espainiako Estatuari galdetu dio 18/98 sumarioan atxilotu eta torturak salatu zituen Nekane Txapartegiren kasuari buruz eta 2012ko apirilean Ertzaintzak gomazko pilota batekin hildako Iñigo Cabacasen auziaz. Torturaren Aurkako Batzordeak egingo dion azterketari begira kaleratutako galdetegian azaltzen dira kasu horiek. Horrez gain, izandako tortura salaketa guztiei buruzko datuak eskatu dizkio Espainiari, eta biktimentzako lege baliabideak galdegin: haiek aitortzeko eta erreparatzeko, eta justizia egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.