Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideak Urkullu lehendakariarekin bildu dira

Ram Manikkalingam eta Juan Garrigues Bilbon izan dira. Jonan Fernandezek ere parte hartu du bileran.

Fernandez, Urkullu eta Manikkalingam, Bilbon egin duten bileran. IREKIA
Fernandez, Urkullu eta Manikkalingam, Bilbon egin duten bileran. IREKIA
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko martxoaren 20a
18:13
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030erako Agendaren idazkari nagusiak bilkura egin dute, Bilbon, Ram Manikkalingam eta Juan Garrigues Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideekin. Horiek izan zuten 2017ko apirilaren 8an ETAren armagabetzea egiaztatzeko ardura.

Jaurlaritzak adierazi duenez, Manikkalingamek «interesa» agertu Urkulluren agintaldia bukatu aurretik hura «agurtzeko» eta ETA armagabetzeko «egin zuen ekarpenarengatik eskerrak emateko». 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.