'Herriko tabernen' auzia. Epaiketa Madrilen

Nazioartean «erabat normal» jarduten zutela dio Alvarezek

Akusazioaren lekukoak hasi dira deklaratzen 'herriko tabernen' auzian; poliziak dira deituta dauden guztiak

Erredakzioa
2013ko azaroaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bideokonferentziaz deklaratu zuen atzo Joseba Alvarez auzipetuak herriko tabernen auzian. Nazioartean egiten zuten lana azaldu zuen, batik bat, eta nabarmendu zuen «normaltasun osoz» egiten zituztela bilerak nazioarteko alderdi eta erakundeekin. Gainerako auzipetuek epaiketaren hasieran deklaratu zuten, baina Alvarezek ez zuen hala egin, gaixo zegoelako eta ebakuntza egin berritan Madrilera ezin izan zelako joan.

Gaixotasuna zela medio, epaiketara ez joateko baimena eman zion epaimahaiak, eta, beraz, ez da han egongo, baina epaitu egingo dute beste guztiekin batera. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak hamar urteko espetxe zigorra eskatu du harentzat, HBn eta Batasuna taldean egindako lan politikoagatik, ETAko kide izatea egotzita.

Atzo akusazioen lekukoak ere hasi ziren deklaratzen. Auzipetuei jarraipenak egiten aritu izan diren poliziak dira, batik bat. Beste hainbat epaiketatan bezala, aktak berrestera joan ziren. Ostegunean izango da 36 akusatuen defentsaren lekukoen txanda. Sei baino ez dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.