Udalbiltza-udal hautetsiak

Nazio berreraikuntzaren alde eta gatazka konpontzeko bidean hartu zituzten konpromisoak berresten dituztela adierazi dute

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz legez kanpo utzitako Euskal Herriko udal hautetsiek iazko balantzea egin eta aurrera begira emango dituzten urratsak zehaztu dituzte gaur. Balantze baikorra egin dute eta bizi dugun egoera politikoan lehen hartutako konpromisoei eusteko asmoa adierazi dute. "Nazio berreraikuntzan eta gatazka konpontzeko bideetan ekarpenak eta konpromiso zehatzak hartzeko borondatea azpimarratzen dugu", adierazi du Juan Carlos Alduntzin Pasaiko alkate ohiak.

2004ko urtarrilaren 17a
14:42
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur egun bizi dugun egoera politikoa eta hain zuzen, zerrenda bateratuak osatzeko mahai gainean dagoen proposamena "oso garrantzitsua" dela azpimarratu dute hautetsiek. Hori dela eta, nazio berreraikuntzaren alde eta gatazka konpontzeko bidean hartu zituzten konpromisoak berresten dituztela adierazi dute.

"Konpromisoak hartzeko borondatea berresten dugu Euskal Herriko hautetsiok, itxaropentsu gaude eta bakoitzaren papera argitzeko beharra dugu. Honela, nazio berreraikuntzan eta gatazka konpontzeko bideetan ekarpenak eta konpromiso zehatzak hartzeko borondatea azpimarratzen dugu. Eszenatoki berri honetan arau berriekin aritzeko konpromisoa agertzen dugu", adierazi du Juan Carlos Alduntzin Pasaiko alkate ohiak.

Ezker abertzaleko udal hautetsiek iazko balantze positiboa egin dute. Gogora ekarri dituzte abian jarritako hainbat ekimen –Nazio eztabaidagunea esate baterako– eta "aurrerapausu handia" izan dela adierazi dute. Eskubideen Kartaren proposamena ere ekimen positiboa izan dela azpimarratu du Alduntzinek eta EHNA Euskal Herriko Naziotasuna Aitormena zabaltzeko proposamena orain arte 35.000 herritarrek tramitatu dutela zehaztu du, eta orain "agiri hori erabiltzeko aurrerapausuak emateko ordua" dela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.