Nazien biktimen omenezko hamabi harri jarri dituzte

2022ko urriaren 2a
00:00
Entzun
BARAKALDO. Europa Erdialdeko hainbat herrialdetan egin ohi den moduan, Barakaldon nazismoaren biktimak oroitzeko hamabi galtzada-harri jarri dituzte. Hirugarren Reicharen kontzentrazio esparruetara deportatutako hamabi barakaldarrak oroitzen dituzte plakek. Jarri dituzten urre koloreko harriek Stolpersteine dute izena, eta Gunter Demming artista alemaniarrak diseinatuak dira.

Oroigarrien inaugurazio ekitaldira joan dira Amaia del Campo Barakaldoko alkatea, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehen lendakariordea, hamabi biktimen familiako kideak eta Alazne eskolako ordezkariak; izan ere, eskola horretako DBHko 4. mailako ikasleak izan dira proposamena egin dutenak, «kontzentrazio esparruetara deportatuak eta erailak izan zirenen memoria berreskuratzeko»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.