Nafarroako Gobernuaren aurrekontuei osoko zuzenketa jarriko ziela iragarri zuen Navarra Sumak, eta Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten gainerako alderdi guztiek iragarri dute ez dutela osoko zuzenketa onartuko. Horrenbestez, ostegunean osoko bilkuran Navarra Sumaren osoko zuzenketa atzera botata, negoziazioek aurrera egingo dute, aurrekontu proiektua ixteko. Abenduaren 23an bozkatzea aurreikusten da.
Navarra Sumak aurrekontuak babesteko gobernuari ezarri zion baldintzetako bat izan zen EH Bildu baztertzea. Adolfo Araiz EH Bilduko legebiltzarkideak esan duenez, Navarra Sumaren helburua EH Bildu aurrekontuen edukietatik kanpo uztea bazen ere, berriz ere porrot egin du. Araizek berretsi du gustuko dutela aurrekontuen norabidea, nahiz eta gai sakonago batzuk kanpoan geratu diren. Geroa Baiko Uxue Barkosek begi onez hartu du aurrekontuek aurrera egin ahal izatea. Ramon Alzorriz PSNkoak Navarra Sumari egotzi dio «gezurra» baliatzea, eta txalotu du «justizia soziala ezarri nahi duten aurrekontuek» aurrera egitea.
Navarra Sumaren osoko zuzenketa atzera botako dute Nafarroan, etzi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu